Gizartea -

Koronabirusa

Gipuzkoako zahar-etxe bateko egoiliar bat hil da, lehena covid-19aren bosgarren olatuan

Hildakoa joan den astean ospitaleratu zuten, gaitz "larriak eta kronikoak" baitzituen. Gaur egun, Gipuzkoako zahar-etxeen sarean 23 positibo daude, azken orduetan bost kasu berri baieztatu ostean.

Adineko pertsona bat. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsona bat. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsona bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizurkilgo (Gipuzkoa) Fraisoro zahar-etxeko egoiliar bat hil da koronabirusaren eraginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, pandemiaren bosgarren olatu honetan Gipuzkoako zahar-etxe batean hil den lehen egoiliarra da. Hildakoa joan den astean ospitaleratu zuten, gaitz "larriak eta kronikoak" baitzituen.

Gaur egun, Gipuzkoako zahar-etxeen sarean 23 positibo daude, azken orduetan bost kasu berri baieztatu ostean (guzti horiek Villabonako Santiago zahar-etxean).

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, kutsatutako egoiliar guztiak Eibarren eta Ordizian prestatutako erreferentziazko zentroetan daude.

Testuinguru horretan, orain arte atzeman dituzten 23 positibo horiek sei zentrotan daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak