Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatzeak 213ra jaitsi dira Nafarroan baina pertsona bat hil da covid-19ak jota

ZIUetako okupazioak gora egin du (23 ohetik 25era), beste bi gaixo berrirekin.

Laborategiko langile bat, proba batzuekin. Argazkia: EFE
Laborategiko langile bat, proba batzuekin.
Laborategiko langile bat, proba batzuekin. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

213 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken orduetan Nafarroan 1.724 proba diagnostiko egin ondoren (positibotasun tasa % 12,4), Foru Gobernuak emandako  datuen arabera. Bestalde, pertsona bat hil da eta guztira 1.207 lagun hil dira pandemia hasi zenetik.

Bezperako datuekin alderatuta, 31 positibo gutxiago dira. Duela astebeteko datuak (217 kutsatze) ia berdindu ditu zenbakiak, baina duela 14 egun baino 179 gutxiago dira.

Tutera da udalerririk zigortuena, 23 kasu atzeman baitituzte bertan. Tarte batera ageri dira Zizur Nagusia (10) eta Barañain, Azagra eta Fustiñana (9).

Erietxeetan, gela arrunten egoera egonkor dago (96 pertsona), bederatzi ospitaleratze izan badira ere. Dena dela, ZIUetako okupazioak gora egin du, azken orduetan bi gaixo larri gehiago baitituzte (25 dira orain).

Azkenik, txertaketari dagokionez, atzokoan 6.495 dosi jarri zituzten, eta 429.647 nafarrek dute jada pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu azken ordukoa Sendagaiak Txertoak Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa