Gizartea -

Indarkeria matxista

38 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Gertakariak 02:30 aldera jazo dira landa-guneko etxebizitza batean. Biktimak erasotzailearen markak zituen aurpegian eta lepoan.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udaltzainek 38 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizaldean, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Udalak jakitera eman duenez, gertakariak 02:30 aldera jazo dira landa-guneko etxebizitza batean.

Emakumea artatu duten udaltzainek zehaztu dutenez, biktimak erasotzailearen markak zituen aurpegian eta lepoan.

Erasotzailea, biktima eta lekukoak galdekatu ondoren, Udaltzaingoak gizona atxilotu du. Bitartean, anbulantzia batek biktima artatu du.

Datozen orduetan atxilotua epailearen esku utziko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa