Gizartea -

KORONABIRUSA

Etxeratzeko agindua beste astebetez luzatzea eskatu dio Nafarroak Justiziari

Foru Erkidegoko Gobernuak bere erabakia argudiatu du, eta adierazi du Nafarroan koronabirusaren eragina eta presioa oraindik ere handia dela, eta txertaketak aurrera egiten badu eta ondorioak arintzen baditu ere, babes- eta prebentzio-neurri indibidualak eta kolektiboak beharrezkoak direla.

Maria Chivite artxiboko argazki batean. EFE.
Maria Chivite artxiboko argazki batean
Maria Chivite artxiboko argazki batean. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari eskatu dio gaueko mugikortasunaren mugatze selektiboa beste astebetez berritzeko, abuztuaren 20tik 26ra bitartean, 01:00etatik 06:00etara, covid-19aren intzidentziari eusteko eta ZIUetan presioa murrizteko.

Neurri hori aplikatzen jarraituko litzateke arrisku epidemiologiko oso handian dauden udalerri eta kontzejuetan herriko jaiak ospatzea legokiokeen larunbat eta igandeetan, eta jaiegunetan (bezperak barne). Balio horiek 100.000 biztanleko 250 kasutik gorakoak izango lirateke 14 egunetan, eta 125 kasutik gorakoak azken 7 egunetan.

Gobernuak bere erabakia argudiatu du, eta adierazi du Nafarroan asistentziaren eragina eta presioa oraindik ere handia dela, eta txertaketak aurrera egiten badu eta ondorioak arintzen baditu ere, babes- eta prebentzio-neurri indibidualak eta kolektiboak beharrezkoak direla.

Eskaera hiru elementutan oinarritzen du: egoera epidemiologikoan, asistentzia-inpaktuan eta neurri selektibo horren eraginkortasun egiaztatuan, egungo gizarte-testuinguruan ezagutzen diren azken datuen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Osasun albisteak Medikuak Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea