Gizartea -
Lan-istripua
Bi langile larri Antzuolan, AHTren obretan leherketa bat izan ostean
Biktimak 33 eta 27 urteko beharginak dira, erredurak dituzte, arnasa hartzeko makina baten laguntza behar dute eta euren pronostikoa "larria" da. Ezbeharra ostiralean jazo zen Antzuolan.
Erredakzioa
Bi langile Gurutzetako ospitalean egoera larrian daude, joan den ostiralean Antzuolan, Abiadura Handiko Trenaren obretan, leherketa bat izan eta gero. Osakidetzak zabaldutako mediku-agiriaren arabera, 33 eta 27 urteko beharginak erredurak dituzte gorputzean, arnasa hartzeko makina baten laguntza behar dute eta euren pronostikoa "larria" da. Jaurlaritzaren Garraio Sailaren eta Euskal Trenbide Sarearen iturriek jakitera eman dutenez, ezbeharra joan den ostiralean jazo zen AHTk Euskadin izango duen tunelik luzeena eraikitzeko lanetan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. 33 urteko beharginak "bigarren mailako" erredurak ditu gorputzaren % 5ean, baita bertebra-haustura bat ere. Bigarrenak, berriz, gorputzaren % 20 dauka erreta eta horietako % 11a hirugarren mailako erredurak dira. Osalanek ikerketa bat jarri du abian istripua zergatik gertatu den argitzeko.