Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19a zuen pertsona bat hil da Gipuzkoako egoitza batean

Zizurkilgo Fraisoro egoitzan gertatu da. Horrez gain, hiru positibo berri atzeman dituzte lurraldean; beraz, Gipuzkoako egoitzetan, guztira, 51 erabiltzaile daude koronabirusak kutsatuta.

Egoitza bateko erabiltzaile bat, artxiboko irudian. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Egoitza bateko erabiltzaile bat, artxiboko irudian
Egoitza bateko erabiltzaile bat, artxiboko irudian. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19a zuen adineko bat, Zizurkilgo Fraisoro egoitzako erabiltzailea, zendu da azken orduetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Horrez gain, Foru Aldundiaren egoitza sarean, beste hiru kasu positibo atzeman dituzte, eta, ondorioz, guztira, 51 erabiltzaile daude koronabirusak kutsatuta Gipuzkoako egoitzetan.

Horietako 22 Eibarko erreferentzia-zentroan daude. Hiru positibo berriak Legazpiko Santa Cruz egoitzan detektatu dituzte; bederatzi kasu aktibo daude bertan.Gainerako kutsatze aktiboak egoitza hauetan atzeman dituzte: Oiartzungo Petra Lekuona zentroan (17), Irungo Ama Xantalenen (15), Villabonako Santiagon (7), Zizurkilgo Fraisoron (2) eta Donostiako Alai-Etxen (1).

Aldundiak zehaztu duenez, urtebetean, 2020ko abuztuaren 11tik, covid-19a zuten 161 erabiltzaile hil dira; 728k, aldiz, gainditu egin dute gaixotasuna. Azken orduetan izandako heriotza zenbatuta, Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan sei lagun hil dira pandemiaren bosgarren olatuan.

Arabako eta Bizkaiko Aldundiek azken orduotan ez dute eman informaziorik pandemiak egoitzetan izandako bilakaeraren gainean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Osasunari buruzko albisteak Adinekoentzako egoitzak Txertoak COVID fokuak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Adinekoei buruzko albisteak