Gizartea -

Afganistan

Bidaideak taldearen eskaintza duen Nilofar Bayat afganiar saskibaloilaria Madrilen da

Bayat Afganistango gurpil-aulkiko saskibaloi-selekzioaren kapitaina da, eta klub bilbotarrak eskaintza egin dio, taldeko kide izateko. Kabulen hartu zuen hegazkina ostiral arratsaldean lurreratu da Madrilen.

Nilofar Bayat, Madrilen, hegazkina lurreratuta. Argazkia: EFE.
Nilofar Bayat, Madrilen, hegazkina lurreratuta
Nilofar Bayat Afganistango saskibaloi jokalaria Madrilen da

1:01

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nilofar Bayat Afganistango gurpil-aulkiko saskibaloi-selekzioaren kapitaina ostiral arratsaldean iritsi da Madrilera, 18:30 aldera, ebakuatutako 110 pertsona zituela. Hala baieztatu du Jose Manuel Franco Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko presidenteak.

Nilofar Bayatek Bidaideak taldearen eskaintza jaso du, bilbotar klubeko kide izan dadin. Bidaideak taldeak argi utzi du erabat prest dagoela Bayat taldean jokatzeko. Jokalariak laguntza eskatu zuen Afganistandik irteteko, beste milaka emakumek ere egin dutenez; izan ere, talibanek, igandean, Kabul hiriburua hartu zuten, eta herrialdeko gehiena kontrolpean dute.

Egungo txapelduna den euskal klubeko presidenteak gurpil-aulkiko Saskibaloiaren Nazioarteko Federazioari eta Espainiako Saskibaloi Federazioari egin dio eskabidea, Afganistango selekzioko kapitaina Bilbon bizi ahal izan dadin eta hurrengo denboraldian Bidaideak taldeko jokalaria izateko.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Saskibaloia Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Feminismoa gaur Errefuxiatuak Giza eskubideak gaur Afganistan gaur