Gizartea -

KORONABIRUSA

Azken astean 25 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Euskadin

Covid-19aren intzidentzia arinduz doa egunez egun Euskadin. 643 positibo berri erregistratu dituzte astearte honetan, eta 39 pertsona ospitaleratu. Hala ere, gaixo larri gutxiago daude zainketa intentsiboetako unitateetan.

Jendea kalean musukoarekin. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Jendea kalean musukoarekin. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Jendea kalean musukoarekin. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren ondorioz 25 pertsona hil dira Euskadin abuztuaren 16tik 22ra bitarteko astean, gainera, 643 positibo berri atzeman dituzte asteartean Euskal Autonomia Erkidegoan, bezperan baino 138 gehiago; horrela, positibo tasa %9,4koa izan da. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 412,05 kasura jaitsi da eta 78 gaixo ZIUn ospitaleratuta daude, bezperan baino bat gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Positiboei dagokionez, 6.869 test diagnostiko egin dira asteartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (4.766 PCR eta 2.103 test antigeno), eta horien guztien artetik 643 kutsatze berri aurkitu: 105 Araban, 321 Bizkaian, 201 Gipuzkoan eta 16 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 412,05 kasukoa da erkidego osoan, bezperan baino 14,64 gutxiago, eta lurraldeka, 475,76koa da Araban, 415,82koa Bizkaian eta 346,45ekoa Gipuzkoan.

Adin tarteka, 0-9 urteko taldean 81 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia metatua 417,48 kasukoa da; 10-19 urtekoenean 111 (835,14), 20-29 urtekoenean 110 (1.061,71), 30-39 urtekoenean 86 (423,58), 40-49 urtekoenean 72 (289,94), 50-59 urtekoenean 83 (284,47), 60-69 urtekoenean 34 (177,05), 70-79 urtekoenean 29 (157,41), 80-89 urtekoenean 28 (228,28) eta 90 urtetik gorakoen artean zortzi (476,19).

Ospitaleen egoera

Ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu dituzte atzo, eta, guztira, 238 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 6 gutxiago. Gainera, gaitza duten 78 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino bat gutxiago.

Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizen 86 kutsatze berri aurkitu dira eta intzidentzia metatua 513,93 kasukoa da; Bilboko intzidentzia metatua 407,24 kasukoa da, 80 positibo berri izan ondoren, eta Donostiakoa 325,67koa, 39 kutsatze berri aurkitu ostean.

Azkenik, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako Amurrio eta Bizkaiko Berango, Bermeo, Derio, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Santurtzi, Sestao eta Sopela eremu gorrian daude, intzidentzia metatua 400 kasutik gorakoa delako. Gipuzkoan, egoera berean daude Aretxabaleta, Deba, Irun, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo berriak Donostia bideoak Iruñea Euskal hiriburuak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak