Gizartea -

AFGANISTAN

22 errefuxiatu afganiar hartu ditu dagoeneko EAEk

Familiak dira, bikoteak edo seme-alabak dituztenak, eta harrera-pisuetan kokatuko dira; horietatik 15 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.

Errefuxiatu afganiarrak Madrilera iritsi direnean. Argazkia: EFE
Errefuxiatu afganiarrak Madrilera iritsi direnean. Argazkia: EFE
Errefuxiatu afganiarrak Madrilera iritsi direnean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuak Afganistandik ebakuatzen ari dira oraindik, baina Euskal Autonomia Erkidegoak 22 afganiar hartu ditu dagoeneko, talibanek boterea hartu ostean.

Horietako bederatzi errefuxiatu aste hasieran heldu ziren EAEra, eta gainerakoak Madrildik eraman dituzte gaur goizaldean, Patricia Barcena CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko Euskadiko zuzendariak azaldu duenez.

Familiak dira, bikoteak edo seme-alabak dituztenak, eta harrera-pisuetan kokatuko dira; horietatik 15 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.

Afganistanen zeudela, nazioarteko erakundeekin elkarlanean aritu ziren guztiak, eta nolabaiteko harremana izan zuten Espainiako Estatuarekin. Profil profesional ezberdinak dituzte: langileak, kirolariak eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak, besteak beste.

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua hasiera-hasieratik kezkatuta agertu ziren talibanak agintera iristearekin, eta babes bila ari diren Afganistango herritarrei harrera egiteko prest zeudela jakinarazi zuten. Hala, asteburuan Foru Erkidegoak Afganistandik etorritako familia bereko zortzi kide hartu zituen.

CEARek 101 errefuxiatu afganiar hartu ditu Espainiako Estatu osoan, eta Torrejon de Ardozko aireportuan heldu berriekin pistan bertan lan egin ostean, dagoeneko bere pisu kopurua bete du, baina beste erakunde batzuek eskainitako leku gehiago daudela zehaztu du. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zentroetan 515 plaza daude errefuxiatuentzat. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Errefuxiatuak albisteak gaur Eskubide unibertsalak Talibanen erregimenaren azken ordukoa