Gizartea -

Botiloia

150 laguneko botiloia desegin du Ertzaintzak Elorrion

Ez da identifikaziorik ezta atxiloketarik izan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Botiloia. EITB Mediaren artxiboko irudia
Botiloia
Botiloia. EITB Mediaren artxiboko irudia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 150 lagun inguruko botiloia desegin du larunbat goizaldean, Elorrion. Ez da atxiloketarik izan, ezta identifikaziorik ere.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 02:30 aldera, botiloia egiten ari ziren tokira hurbildu eta sakabanatzeko eskatu die Poliziak bertan zeuden 150 pertsonei.

Gehienek agindua bete duten arren, batzuk harriak eta botilak jaurtitzen hasi dira, eta agenteek haien kontra kargatu dute, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Elorrioko Udalak herrian bizi ez diren pertsonei sarrera mugatzea erabaki zuen larunbatean, jende pilaketak saihesteko helburuarekin. Izan ere, aurreko gauean sei pertsona atxilotu zituzten, Ertzaintzaren eta hainbat gazteren arteko istiluetan.

Istiluak jazo dira Elorrion, Ferixa Nausiko jaiek hasi beharko luketen gauean
Istiluak jazo dira Elorrion, Ferixa Nausiko jaiek hasi beharko luketen gauean
Istiluak jazo dira Elorrion, Ferixa Nausiko jaiek hasi beharko luketen gauean

1:18

Jaurlaritzaren gaitzespena

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zorrotz gaitzetsi ditu larunbateko istiluak.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa zabalik dagoela baieztatu du, eta istiluon atzean "antolatutako talderen bat" egotea ez du baztertu. Modu batera edo bestera istiluok "justifikatzea" onartezina dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaia EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Gazteak gaur Durangaldea albisteak Koronabirusa