Publizitatea
Itxi

2021/09/06

15:16

Gizartea

NAFARROA

Goizeko ordutegi jarraituarekin eta eskolaz kanpoko jarduerekin ekingo diote ikasturte berriari Nafarroan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Oraingoz, Gabonak arte egongo dira ikasleak goizeko ordutegiarekin. Abenduan, pandemiaren egoera berriro aztertu eta beharrezko erabakiak hartuko dituzte, Gil Sevillano Nafarroako Hezkuntza zuzendari nagusiak adierazi duenez.

  • Haur bat aitari eskua emanda eskolara sartzen

    Haur bat aitari eskua emanda eskolara sartzen. Arxtiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak eskainiko dituzte datorren ikasturtean, goizeko ordutegi jarraituaren ondoren, astean lau egunetan, urriaren 4tik aurrera. Gabonak arte, behintzat, goizez bakarrik izango da jardunaldia.

Hala iragarri du Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, eta "eskoletan normaltasun berrirako bidean" daudela gaineratu du. Gimenoren arabera, zuhurtziaz hartutako neurria da, "aurrera egiteko eta malgutzen" hasteko egungo egoera epidemiologikoari erantzuten diona.

Eskolaz kanpoko jarduera horiek adingabeen garapen emozionala hobetzen lagunduko dute, kontziliazioa erraztuko du eta ekonomia suspertzen lagunduko du, Gimenoren esanetan. Jarduerak astean lau arratsaldetan emango dira, laurogeita hamar minutuko iraupena izango dute, 45 minutuko bi alditan banatuta, eta, gehienez, 17:00etan amaituko dira.

Pandemiaren ondorio aldakorrak direla medio, hainbat agertoki aurreikusi behar izan zituzten iragan maiatzean. Hala, hezkuntzaren antolaketa bi une zehatzetan egokitzeko aukera jaso zuten, bata urrian eta bestea urtarrilean.

Horrela, lehen etapa honetan ordutegi jarraituaren aldeko apustua egingo da, eta abenduan egoera berriro aztertu eta erabakiak hartuko dira, Gil Sevillano Hezkuntza zuzendari nagusiak adierazi duenez.

Jantokiko ikasleen kopuruak gora

Eskola-jantokiko zerbitzuak erabiliko dituzten ikasleen kopurua handitzea aurreikusi dute, eta, ildo horretan, aurreko ikasturtean ezarritako prebentzio- eta higiene-neurri berberak mantenduko dituzte Nafarroako ikastetxeek.

Era berean, jantokian bertan dituzten espazioez gain, horretarako prestatutako beste eremu batzuk eta ikasgelak erabili ahal izango dituzte, betiere hezkuntza-jarduera presentziala antolatzeko protokoloan jasotako prebentzio- eta segurtasun-neurriak bermatuz; elkarbizitza-talde egonkorrak edo ikastetxe bakoitzeko sarrera-irteera mailakatuak mantentzea, besteak beste.

Hezkuntza Sailak 2021-2022 ikasturterako ezarritako ratio berak mantenduko ditu eta aurreikuspenen arabera, 248 irakasle beharko dira: haur eta Lehen Hezkuntzako 213 irakasle eta Bigarren Hezkuntzako 35 irakasle.

Gaur egun, Nafarroako ikasleen % 41ek du txertaketa-pauta osoa, eta % 74k dosi bat jaso du gutxienez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;