Publizitatea
Itxi

2021/09/08

14:10

Gizartea

Euskal Diasporaren Eguna

Euskal diasporak "zoritxarrari aurre egiteko duen gaitasuna" balioetsi du Urkulluk

E. G. | EITB MEDIA

Bigarren urtez, streaming bidez zuzendu zaie lehendakaria munduan zehar sakabanatuta dauden euskal komunitate guztiei. Itxaropentsu agertu da sinetsita baitago "elkarrekin eta indartuta" aterako garela pandemiatik.

  • Urkullu, agerraldiaren une batean.

    Urkullu, agerraldiaren une batean. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Euskadi "harro" dagoela "kanpoan dauden euskal komunitateez eta euskal etxeez", eta nabarmendu du "zoritxarrari aurre egiteko eta gehien behar duenari laguntzeko gaitasuna" duela, baita pandemia garaian ere.

Urkullu Gasteizen izan da Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egin den ekitaldian. Bigarren urtez jarraian, lehendakariaren hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izan dute munduan zehar banatuta dauden euskal komunitate guztiek.

Lehendakariaren hitzetan, euskal diaspora "aktiboa, irekia eta dinamikoa" da eta "zoritxarrari aurre egiteko eta gehien behar duenari laguntzeko gaitasuna" erakutsi du. "Nire aitortzarik zintzoena adierazi nahi dut", gaineratu du.

"Ziur nago guztion lanari esker eta ilusioarekin indartuta aterako garela pandemia honetatik, eta beste behin munduari erakutsiko diogula kanpoan dugun pertsona-sare handia", esan du.

Pandemiaren aurrean argia ikusten ari garela azaldu du eta "kanpoko euskal komunitatea osatzen duten eta Euskadiren irudia indartzen laguntzen duten milaka pertsonen lan isila, borondatezkoa eta etengabea" goraipatu du.

Bestalde, Marian Elorza Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak "HanHemen" ekimena aipatu du, "Euskal komunitate global bat eraikitzea" helburu duena, sare digital bat sortuz, nahi duten guztiek "ideiak, esperientziak, proposamenak eta beharrak partekatzeko" aukera izan dezaten.

Ekitaldi instituzionalaren aurretik, lehendakariak "Basques in California" erakusketa inauguratu du Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan, Boiseko (Idaho, AEB) Euskal Museoko objektuekin egindako panelak eta beira-arasak biltzen dituen lana. (AEB).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;