Gizartea -

Bilbo

Bizikidetza arazoak eta jende pilaketak salatzeko manifestazioa deitu dute Somera kalean

Bizilagun, tabernari eta merkatari talde batek protesta deitu du ostiralerako, 18:00etan Zamudioko Atetik abiatuta, istiluak eta jende-pilaketak salatu eta bizikidetza eredu duin bat aldarrikatzeko.

Somera kalea, joan den ostegunean. Argazkia: EiTB.
Somera kalea, joan den ostegunean.
Somera kalea, joan den ostegunean. Argazkia: EiTB.

O. P. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeteotako tentsio-egoerari aurre egin eta bizikidetza-eredu duin bat sustatzeko asmoz, Bilboko Somera kaleko hainbat bizilagun, tabernari eta merkatari elkartu dira eta manifestazioa deitu dute ostiral honetarako. Protesta 18:00etan abiatuko da Zamudioko Atetik

Bilboko Zazpikaleetako Somera kalean bizikidetza arazo ugari izan dira azken hilabeteetan, borroka eta istiluak barne. Arazo horiei jende-pilaketak eta kale-edanak gehitu zaizkie orain; izan ere, azkenaldian ehunka lagun biltzen dira bertan, zaratak eta molestiak eraginez, baita bizilagunei aurre eginez ere noizbait. 

Egoera tenkatu horren erakusgarri, ostegunean, tabernariek ixteko ordua heldu baino lehen itxi zituzten tabernak, ezin zietelako kontrolez kanpo zegoen egoerari aurre egin. Bilboko Udaltzaingoak hutsarazi zuen kalea ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo Protestak gaur