Itxi

2021/09/28

18:35

Gizartea

Koronabirusa

Nola egingo dute deseskalatze prozesua EAEko osasun zentroetan?

EITB MEDIA

Pazienteak beste pertsona batek lagunduta joan ahalko dira anbulatoriora; covid-19aren sintomak dituzten gaixoak ordu-tarte zehatzetan artatuko dituzte; eta telefono bidezko kontsultak mantenduko dira.

  • Anbulantzia bat Aieteko osasun zentroaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

    Anbulantzia bat Aieteko osasun zentroaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtea amaitu orduko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentroetan pandemia aurreko egoera berreskuratu nahi du Osakidetzak. Lehen Arretan % 65eko presentzialtasuna bermatuko dute, pazienteak beste pertsona batek lagunduta joan ahalko dira kontsultara eta covid-19aren sintomak dituzten gaixoak ordutegi zehatzetan artatuko dituzte.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakinarazi duenez, mailakatuta ondoko neurriak hartuko dituzte anbulatorioetan:

1- Osasun-zentroek dagoeneko ez dute covid eta ez-covid banaketarik izango. Herritarrei ohiko osasun zentroan emango zaie arreta.

2- Pazienteen eta profesionalen segurtasuna babesteko, arnasketa sintomatologia dutenei eta, beraz, covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenei, ordu-tarte zehatzetan emango zaie arreta. Arreta gainerako pazienteengandik bereizita ematea da helburua.

3- Pandemiari aurre egiteko ezarri ziren azpiegitura fisikoak kentzen hasiko dira, edukiera handitzeko asmoz. Besteak beste, proba diagnostikoak egiteko moduluak, manparak, barne-zirkuituak edo itxarongeletako zigiluak kenduko dituzte.

4- Pazienteak laguntzailearekin joan ahalko dira kontsultara.

5- Telefono bidezko kontsultak mantenduko dituzte, baina Osakidetzaren web-orriaren bidez aurretiko hitzordua hartzeko sistema berria diseinatuko dute, pazientearentzat zita hartzea errazagoa izan dadin.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;