Itxi

2021/09/29

20:50

Gizartea

Burkina Faso

David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Auzitegi Nazionalak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra Burkina Fason hil zituzten, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.

  • David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra. Artxiboko argazkia: EFE

    David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetarien hilketak ikertuko ditu Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Bi erreportariak Burkina Fason hil zituzten joan den apirilean, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.  

Fiskaltzak kereila bat aurkeztu zuen, hilketa terrorista izan zela iritzita, eta Ismael Moreno epaileak gertakaria ikertzeko izapideak abiatu ditu, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Ministerio Publikoak bide judiziala irekitzea erabaki zuen Poliziak helarazitako informazio guztia aztertu ostean.

David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra isilpeko ehizari buruzko dokumental bat grabatzera joan ziren Burkina Fasora. Rory Young ekintzaile irlandarrarekin batera zeuden armatutako gizon talde bat tiroka hasi zitzaienean. Antza, erasotzaileek bahituta eraman zituzten lehendabizi, eta ondoren hil zituzten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;