Itxi

2021/10/01

10:03

Gizartea

Elkarrizketa

Ana Agirre Justizia sailburuordea: "% 35-40ko birgizarteratze tasa lortu nahiko genuke"

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Agirrek aitortu duenez, Sailak "emozioarekin baina erantzukizun handiarekin" hartu du bere gain espetxeetako kudeaketa.

  • Agirre, Radio Euskadiren unitate mugikorrean, Bizkaiko kartzelan.

    Agirre, Radio Euskadiren unitate mugikorrean, Bizkaiko kartzelan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espetxe kudeaketaren EAEko ereduan birgizarteratzeak izango duen garrantzia azpimarratu nahi izan du Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordeak. Nabarmendu duenez, % 35-40ko tasa lortu nahiko lukete, "gaur egun hortik behera gaude eta".

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, gaurkoa egun "historikoa" dela aitortu du Agirrek, eta  esan du Sailak "emozioarekin baina erantzukizun handiarekin" hartu duela ardura, transferentziak euskal gizartean sortu dituen "itxaropenak" tarteko. Era berean, berretsi du Jaurlaritzaren helburua dela preso guztiek bigarren aukera bat izatea, "eta hori ETAko presoei zein ETAkoak ez direnei eragiten die", azaldu du.

Justizia sailburuordeak birgizarteratzea eta justizia errestauratiboa aipatu ditu EAEko ereduaren oinarri gisa, eta biek ala biek "lan handiarekin eta denbora luzearekin" lortu beharrekoak dira. Agirreren esanetan, "erremintak, baliabideak eta profesionalak behar ditu bide horretan, baita Euskadin oso zabala den hirugarren sektorearen parte hartzea". 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;