Itxi

2021/10/02

11:45

Gizartea

GERTAKARIAK

Bost pertsona atxilotu dituzte Bilbon, desordena publikoak egotzita

EITB MEDIA

Ertzaintzak jakitera eman duenez, botilak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete agenteei Bilbon, eta zabor edukiontziak ere gurutzatu dituzte errepidean.

1:10
Bilbo, bart.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jendetza batu da, berriro, Bilbo erdigunean bart egin diren botiloietan.  Istilu larririk ez da izan, baina 18, 20 eta 21 urteko hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, desordena publikoaren delitua egotzita.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak igorritako oharrak jasotzen duenez, 03:30 inguruan hasi dira liskarrak, Ertzaintzako eta Bilboko Udaltzaingoko hainbat agente Poza Lizentziatua kalera bertaratu direnean. Dozenaka gazte botiloia egiten ari ziren, eta polizia agertu denean, inguruko beste kale batzuetara joaten hasi dira.  Bidean, oharraren arabera,  hainbatek botilak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete agenteei, eta edukiontziak gurutzatu dituzte errepidean. Ondorioz, istiluetan parte hartu dutelakoan, hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak.

Bilboko Udaltzaingoak ere beste bi pertsona atxilotu ditu, arrazoi beragatik, Areilza Doktorea kalean.

Barakaldon, berriz, bi emakume atxilotu dituzte, kalean alkohola edaten ari zirela, autoritateari desobeditzea egotzita.

Asteon, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri du polizia gehiago izango direla kalean asteburu honetan botiloiak egin ohi diren tokietan. Halaber, litroak egiten dituzten pertsonak eta kalean kontsumitzeko edariak saltzen dituzten ostalariak "gupidarik gabe" zigortuko dituztela ohartarazi du. "Aisialdia ezin da hori izan. Ezin dugu aisialdia zentzurik gabe edatearekin, bizilagunak izorratzearekin eta ondasun publikoak nahiz pribatuak apurtzearekin lotu", esan du.

Kaleko edanarekin amaitzeko asmoz, Udalak eskura dituen "bitarteko guztiak" erabiliko dituela jakianrazi du Aburtok. Hala, Bilbon 300 udaltzain dituztela eta Segurtasun Sailarekin harremana "etengabea" dela gogoratu du.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;