Gizartea -

erasoa

Gazte bat atxilotu dute Bilbon, beste bati botila batekin eraso egin izana egotzita

Bigarren erasotzaile bat ere atxilotu du Ertzaintzak, erasoaren konplizea, arma zuriz mehatxu egiteagatik.

Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gazte bat atxilotu dute gaurko goizaldean Bilbon, beste bati botila batekin eraso egin izana egotzita. Zauritutakoa Basurtuko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Gainera, beste gazte bat ere atxilotu dute, lehendabizikoari laguntza eman diolakoan.

Goizeko bostak hogei gutxi aldera gertatu da, Arrikibar plazan, biktima lagun batzuekin zegoela. Horrek dierazi duenez, lapurreta egiten saiatu dira bi erasotzaileak, labana batekin mehatxu eginez. Horietako batek kristalezko botila bat apurtu eta eraso egin dio, ipurmasailean eta saihetsaldean hainbat zauri eraginez. Bigarren gazteak ihesari eman dio.

Abisua jaso ondoren, Ertzaintzaren patruila bat erasoaren gunera iritsi da, Kontxa Jeneral eta Alameda San Mames kaleen artean. Bertan, agenteek pertsona bat ikusi dute beste bat kolpatzen, eta banandu egin dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gazteak "indarkeriazko jarrera" azaldu du, baina atxilotu egin dute, eta botila konfiskatu.

Handik gutxira, bigarren erasotzailea aurkitu dute, inguruko kale batean, eta hori ere atxilotu egin dute. Haren ondasunen artean, beste pertsonen izenean zeuden bi banku-txartel aurkitu dituzte, lapurtu gisa ageri zirenak.

Zauritutakoari zenbait sutura-puntu eman dizkiote erietxean. Bestalde, Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu du.

Aste honetan bertan, hogei urteko gizon bat hil zuten Abando geltokian, Bilbon, labankadaz, eta 16 urteko gazte bat atxilotu zuten, erasotzailea zelakoan.

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak gogor gaitzetsi zuen erasoa eta irmotasuna eskatu zuen horrelako jokabideen aurka. "Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon", esan zuen.

Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''
Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''
Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''

1:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak