Itxi

2021/10/06

18:13

Gizartea

Nobel Sariak 2021

Eraikuntza molekularrerako teknika berritzailea asmatu zuten zientzialariei eman diete Kimikaren Nobel Saria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Benjamin List eta David MacMillan zientzialariek garatutako teknikak eragin handia izan du  ikerketa farmazeutikoan eta kimika ekologikoagoa izatea ahalbidetu du.

  • Los científicos Benjamin List y David MacMillan. Foto: EFE

    Los científicos Benjamin List y David MacMillan. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Benjamin List eta David MacMillan zientzialariei eman diete 2021eko Kimika Nobel Saria, eraikuntza molekularrerako tresna zehatzago bat asmatu zutelako: organo-katalisia.

Suediako Zientzia Akademiaren arabera, teknika berri horrek eragin handia izan du ikerkuntza farmazeutikoan eta kimika ekologikoagoa izatea ahalbidetu du.

Benjamin List. Foto: EFE

Benjamin List. Argazkia: EFE

Industria eta ikerkuntzaren eremu askotan ezinbestekoa da molekulak eraikitzea material elastikoak eta iraunkorrak sortzeko, energia gordetzeko eta gaixotasunak sendatzeko. Molekulak eraikitzeko katalizatzaileak erabiltzen dira eta kimikariek bi motatakoak existitzen zirela pentsatu izan dute: metalak eta entzimak.

Alabaina, 2000. urtean, Benjamin List (Alemania) eta David MacMillan (AEB) zientzialariek hirugarren katalizatzaile bat garatu zuten, nork bere aldetik: organo-katalisia.  Produzitzeko ekologikoagoa eta merkeagoa da.

"Kontzeptu sinplea baina argi da, eta asko dira galdetzen dutenak nolatan ez dugun teknika hori lehenago garatu", adierazi du Johan Aqvist Kimikako Nobel Sariaren Batzordeko presidenteak.  

David MacMillan. Foto: EFE

David MacMillan. Argazkia: EFE

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;