Gizartea -

Irteera operazioa

Auto-ilara luzeak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan, Muskizen izandako istripu baten ondorioz

Orain arte bi pertsona zauritu dira irteera operazioan, Barakaldon eta Muskizen izandako bi istriputan.

A-8a, irteera operazioko gune gatazkatsuenetako bat
A-8a, irteera operazioko gune gatazkatsuenetako bat
A-8a, irteera operazioko gune gatazkatsuenetako bat

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Informa zaitez errepideen egoeraz eitb.eus-eko webkameren bidez, 011 telefono zenbakira deituz edota 30 minutuan behin Euskadi Irratiko buletinen bitartez

Urriko zubiaren irteera operazioak hainbat kilometrotako auto-ilarak eta bi zauritu utzi ditu orain arte Euskadin, Muskizen eta Barakaldon izandako bi istripuren ondorioz batik bat.

Lehen istripua 15:20an jazo da, A-8 autobidean, Barakaldo parean. Bertan, auto batek eta moto batek talka egin dute Kantabriarako noranzkoan, eta bi gurpildun ibilgailuko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Handik gutxira, 16:50ean, are gehiago zaildu da zirkulazioa autobide horretan, sei autok istripua izan baitute Muskiz parean, berriz ere Kantabriarako noranzkoan.

Horren ondorioz, emakume bat ospitalera eraman behar izan dute, eta ibilgailuak bidetik kentzen ari ziren bitartean ilara luzeak eratu dira, 10 kilometro artekoak.

Bestalde, 13:30ean, Gasteizen, kamioi batek su hartu du A-1 errepidean, eta 8 kilometro arteko ilarak sortu ditu Burgoserako noranzkoan. Itoguneak N-622 errepidera ere hedatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea