Gizartea -

GERTAKARIA

Nafarroako Pirinioetako abere ustiategi bateko arduraduna ikerketapean, 36 animalia hiltzen uzteagatik

Ingurumena Babesteko Brigadako foruzain bat eta albaitari bat abere ustiategira bertaratu ziren, animalien arduradunak Abeltzaintza Zerbitzuaren erroldan baja eman ondotik.

Nafarroako Pirinioetako abere ustiategi bateko arduraduna ikerketapean. Irudia: @policiaforal_na
Nafarroako Pirinioetako abere ustiategi bateko arduraduna ikerketapean
Nafarroako Pirinioetako abere ustiategi bateko arduraduna ikerketapean. Irudia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko gizon bat ikerketapean dago animaliei tratu txar jarraitua ematea egotzita; izan ere, ustez, ustiategian itxita utzi zituen animaliak, eta jaten emateari utzi zion, harik eta hil ziren arte. Gainera, abere ustiategi horretako beste 23 ardi eta lau behi non dauden ikertzen ari dira.

Ingurumena Babesteko Brigadako foruzain bat eta Nafarroako Gobernuko albaitari bat Nafarroako Pirinioetako herri bateko abere ustiategi bat ikuskatzera joan zirenean izan zuten gertakariaren berri, animalien arduradunak Abeltzaintza Zerbitzuaren erroldan baja eman ondotik.

Bertan, 26 ardi-garezurren arrastoak aurkitu zituzten, larru eta hezur artean. Gainera, ustiategiko beste gune batean ustelduta zeuden 9 behi atzeman zituzten (lepotik asketara kateatuta), baita ardi bat ere, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ikertzaileek ondorioztatu dutenez inputatuak, ustez, ustiategian itxita utzi zituen animaliak, eta jaten emateari utzi zion, harik eta hil ziren arte. Orduan Abeltzaintza Departamentuko erroldan animalien behin betiko baja eskatu zuen.

Horregatik guztiagatik, ustiategiko arduraduna ikertzen ari dira, 27 ardi eta 9 behi leku itxian abandonatzeagatik eta horiek hiltzen uzteagatik. Gainera, beste 23 ardi eta lau behi desagertu ote diren ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Animaliak albisteak Abeltzaintza hoy Pirinioetako albisteak gaur