Gizartea -

KORONABIRUSA

Lehen Hezkuntzako ikasleek maskara aire librean kentzeko arrazoirik ez du ikusten Jaurlaritzak

Ikastolen Elkarteak, baina, ez dio zentzurik ikusten haurrak kanpo espazioan dabiltzanean musukoaren erabilera derrigortzeari.

Bingen Zupiria. Irudia: EITB Media
Bingen Zupiria
12 urtetik beherakoei maskarak kentzeari uko egin dio Eusko Jaurlaritzak

0:25

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Osasun Publikoko Zuzendaritzak uste du ez dagoela "inolako arrazoirik" Lehen Hezkuntzako ikasleek, txertoa oraindik jaso ez dutenek, maskara alde batera uzteko ikastetxeetako aire libreko eremuetan.

Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzako ikasleei aire zabaleko espazioetan maskara erabiltzeko betebeharra bertan behera uzteko eskatu zien atzo Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari; izan ere, elkartetik ez diote zentzurik ikusten "haurrak kanpo espazioan dabiltzanean musukoaren erabilera derrigortzeari, are gutxiago, helduok maskararik erabili beharrik gabeko gero eta gune gehiago irabazten ari garenean".

Dena dela, Gobernu Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Zupiriak gogorarazi du ikastetxeetan covid-19a ez hedatzeko neurrien protokoloaren eguneratzea "osasun-egoera berri baten ondorio" izan zela, baita Hezkuntza Sailaren eta Osasun Publikoko Zuzendaritzaren arteko "hausnarketa-prozesu" baten ondorio ere.

Era berean, Osasun Publikoak dio protokolo berria abian jarri zenetik ez dela aldaketarik izan, eta, beraz, "ez dago arrazoirik 12 urtetik beherako gazteek, oraindik txertoa jaso ez dutenek, maskara alde batera uzteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Nafarroako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Osasunari buruzko albisteak Umeak albisteak Koronabirusa olatu berria Maskarak koronabirusa