Itxi

2021/11/16

10:53

Gizartea

KORONABIRUSA

Hauek dira 150etik gorako intzidentzia metatua duten EAEko udalerrietan aplikatuko diren neurriak

Onintza Aiestaran | EITB Media

Udal agintariek baloratu beharko dute prebentzio neurriei eutsi ezin zaien jarduerak bertan behera uztea edo atzeratzea, eta, aldiz, betetzen diren kasuetan neurriak indartzea.

3:54
Covid-ziurtagiria jartzeko baimena eskatu du Jaurlaritzak. Argazkia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

100.000 biztanleko 150 kasuko intzidentzia metatua duten udalerriei bideratutako neurri berriak iragarri ditu gaur Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, neurriak ez dira automatikoki sartuko indarrean, eta horien inguruko azken erabakia udal agintariena izango da.

Hurrengo neurriak jasotzen dituen agindua azaroaren 17an (asteazkena) argitaratuko da, eta orduan sartuko da indarrean.

- 2021eko urriaren 6ko aginduan aurreikusitako prebentzio neurriak betetzen direla bermatu ezin diren jarduera guztiak bertan behera uztea edo atzeratzea. Udal agintariek baloratu beharko dute hori.

Arreta berezia jarriko da jan eta edaten den ekitaldietan.

- Prebentzio neurriak mantenduz egiten diren ekitaldietan, kanpoaldean zein barrualdean izan, neurri gehigarriak indartzea komeni dela iritzi dio Eusko Jaurlaritzak:

  o   Kontzentrazioak aurreikusten diren tokietan jendea hartzeko espazioa handitzea.

  o   Pertsonen fluxu ordenatua errazteko korridoreak irekitzea.

  o   Elikagaiak eta edariak saltzeko eta kontsumitzeko guneak mugatzea.

  o   Ahal denean, jarduerak kanpoan antolatzea.

Jende pilaketak ekiditeko gaur iragarritako neurri horiek urriaren 6ko aginduaren osagarri izango dira. Hauek dira indarrean dauden beste murrizketak:

- Espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan, % 80eko muga egongo da.

- Leku itxietan edota kanpoaldean egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan, debekatuta egongo da jatea eta edatea (ura bakarrik edan ahal izango da). Jateko eta edateko propio egokitutako lekuetan bakarrik kontsumitu ahal izango da.

- Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da leku itxietan, eta baita leku irekietan ere, segurtasun tartea errespetatu ezin bada.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;