Gizartea -

Eguraldia

Euri denboraleak uholdeak eta zirkulazio arazoak eragin ditu EAEn

Eragozpen nagusiak Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan jazo dira, ur putzuak sortu direlako eta lur-jausiak izan direlako euriteen ondorioz.

Euri denboralea Euskal Herrian. Argazkia: EFE
Euri denboralea Euskal Herrian. Argazkia: EFE
Euriak uholde batzuk eragin ditu Hernanin

1:02

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri-jasen ondorioz, ostegun honetan arazo ugari sortu dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, ur putzuengatik eta luiziak izan direlako.

Segurtasun Sailak arratsaldeko 16:30ean jakinarazi duenez, Deban (N-634 errepidea) eta Bermeon (BI-631 errepidea) lur-jausiak izan dira. Halaber, Mungia eta Maruri-Jatabe arteko BI-2120 errepidea itxi egin dute, ur putzuengatik. Erandion BI-735 errepidea ere itxita dago, Makro supermerkatuko biribilgunearen ondoan.

Horrez gain, ur putzuak sortu dira Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidean, Hondarribian (N-638) eta Errenterian (GI-636), Donostiarako noranzkoan.

Bestalde, Hernaniko futbol zelaia urak hartu du, eta Oztarako bidea eta tunela ere itxi egin behar izan dituzte, Udaltzaingoak ohartarazi duenez.

Euskalmetek emandako datuen arabera, Urumea ibaiaren arroa, Ereñozun, maila horira iritsi da eguerdian; eta Bidasoako arroa, Jaizubian, maila laranjan dago.

Halaber, Añarbeko meteorologia zentroan (Oiartzun) metro koadro bakoitzeko 120,8 litro pilatu dira; Ereñozun (Hernani), 91,7 litro batu dituzte metro koadroko; eta Miramonen (Donostia), 91,6 litro.  

Haize bolada gogorrak eta eurite handiak Donostian
Haize bolada gogorrak eta eurite handiak Donostian
Haize bolada gogorrak eta eurite handiak Donostian

1:12

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Ekaitzak Harri-jausiak