Gizartea -
Eguraldia
Zuzenean: Udazken-neguko lehen denboralea
Azaroko azken asteburuak euri erauntsiak eta lehen elurrak ekarri ditu Euskal Herrira. Arazoak izaten ari dira errepideetan zein hirigune batzuetan.
EITB MEDIA
Aurreikusita zegoen bezala, larunbat goizaldean iritsi dira lehenengo elur malutak Euskal Herrira. Errepide sare nagusian ez da arazorik sortu baina hainbat mendatetan kateak behar dira. Eusko Jaurlaritzako trafikoko orria zein Nafarroako Gobernukoa minutuz minutu ari dira informazioa eskaintzen.
Euria barra-barra egin du, gainera, azken orduetan eta haizeak gogor jo du kostaldean. Hainbat zuhaitz eta panel bota ditu, adibidez, Donostian.
EAEko larrialdi mahaiak uholde arriskuaz ohartarazi du.
Uholde arrisku handiena igande arratsaldetik astelehen goizera izango da. Izan ere, 48 orduz euria eta elurra egin ostean, tenperaturak gora egitea espero da, eta horrek desizoztea bizkortuko du.
JARRAITU DENBORALEA ZUZENEAN HEMEN