Itxi

2021/11/28

18:26

Gizartea

ELUR DENBORALEA

13 adin txikiko eta 4 begirale erreskatatu dituzte Nafarroan, Getadarko aterpetxean

EITB MEDIA

Taldea asteburu pasa joana zen aterpetxera, baina, elurra dela eta, bueltatzeko ordua iritsi zaienean, bila joan zaien autobusak ezin zuen bertara iritsi eta suhiltzaileak joan zaizkie bila.

  • Guetadarren erreskatatutako taldea. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

    Guetadarren erreskatatutako taldea. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zangotzako suhiltzaileek eta EBYS  taldeko boluntarioek 13 haur eta 4 begirale erreskatatu dituzte gaur arratsaldean Getadarko aterpetxean (Ezporogi, Nafarroa), elurragatik isolatuta eta argindarrik gabe geratu ostean, Nafarroako suhiltzaileek euren Twitter kontu ofizialean zabaldu dutenez.

Taldea aterpetxera joan zen asteburua pasatzera, baina, elurra zela eta, bueltako autobusa ezin izan da hara iritsi. Isolatuta geratu ostean, larrialdi zerbitzuetara deitu dute eta suhiltzaileek erreskatatu dituzte.

Haurrak eta begiraleak Zadera (Zangotzako eskualdean) eraman dituzte suhiltzaileek, bertan zain baitzuten autobusa.

.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;