Gizartea -

denboralea eta trafikoa

Arazo ugari izan dira Nafarroako errepideetan elurra dela eta

Atzerapenak eragin ditu elurrak Iruñerriko hiri harraioan. Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15a ireki dute jada, baina arazo larriak daude elurrarekin Nafarroa aldean.

Etxegarate eta Otzaurte arteko errepide-tartea. Argazkia: Lazaro Gonzalez Ramos
Etxegarate eta Otzaurte arteko errepide-tartea. Argazkia: Lazaro Gonzalez Ramos

Gozamena ez ezik, errepideetan eragozpenak ere eragin ditu elurrak Nafarroan

1:26

i. leon kareaga | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñerriko hiri garraioan atzerapenak izan dira, igande goizetik hirian egin duen elur kopuru handia dela eta. Gainera, azken orduetan Nafarroan botatako elurraren ondorioz, bigarren mailako lau errepide itxi dituzte (Aralarko San Migelera doana eta Izabatik Iparraldera doana), eta zirkulatzeko kateak behar dira beste bederatzitan.

Goizean, gainera, hainbat tokitan esku hartu behar izan du Guardia Zibilak, autoak bidetik atera direlako; Arbizun, Lantzen eta Genevillan, besteak beste. Arratsaldean, A-15 autobian sortu dira arazo gehienak. Elurra dela eta, ia ezin da igaro Leitza paretik, eta autoek kateak behar dituzte Irurtzun parean (kamioiek ezin dute pasatu).

Errepidera irten aurretik carreteras.navarra.es webean edota 848423500 telefonoan kontsulta egiteko gomendatu du Nafarroako Gobernuak.

Guztira, elurra kentzeko 84 makina prestatu dituzte behar izatekotan jarduteko, eta Babes Zibilekoak denboralearen bilakaeraren jarraipena egiten ari dira.

Elurrak itxita izan du A-15 errepidea

Bestalde, ireki dute A-15 autobiaren Gipuzkoako zatia. Trafikoarentzat itxirik egon da larunbat eguerditik Berastegi eta Andoain artean, elurra dela eta, baina 15:00ak pasatxo zirenean ireki dute, elurraren mailak gora egin duelako.

Gipuzkoako Aldundiak azaroan iragarri zuen A-15aren Gipuzkoako tartea erabat itxiko zutela trafikoarentzat (orotariko ibilgailuak barne) bi norabideetan, 700 metrotik behera elurra egiteko arriskua egotekotan, Belabietako tunelen egokitzapen-lanak direla eta; izan ere, autobian ezarritako saihesbideen ondorioz, elurra kentzeko kamioiak ezin dira bertatik igaro, eta foru erakundeak ez zuen nahi zenbait ibilgailu elur-pilaketa handiengatik harrapatuta gelditzerik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Gizartea albisteak Elurra bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa A-15 trafikoa Aralar mendilerroa Gipuzkoa