Gizartea -
Indarkeria matxista
27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea kalean kolpatzeagatik
Eraso matxista igande goizaldean jazo zen, Dato kalean.
Agentziak | EITB MEDIA
Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du asteburuan bikotekideari eraso egiteagatik.
Udalak ohar batean jakinarazi duenez, eraso matxista igandeko 04:00etan jazo zen, erdigunean dagoen Dato kalean.
Erasoaren lekuko izan zen pertsona batek patruila bat ohartarazi zuen. Bikotearekin hitz egin ondoren, gizonezkoa atxilotu zuten agenteek. Igande honetan igaro da epailearen aurretik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala
Tratu txarrak
Indarkeria matxista
Gizartea
Eguneko albisteak
Gasteiz
Albisteak
Matxismoa
Sexu erasoak