Itxi

2021/11/29

16:04

Gizartea

Koronabirusa

Goreneko Fiskaltza Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiria eskatzearen alde azaldu da

Agentziak | EiTB Media

Neurri egokia, beharrezkoa eta neurrizkoa dela uste du Fiskaltzak. Irailaren 14ko Galiziako covid ziurtagiriaren epaia oinarri hartu du Fiskaltzak. Orain Gorenak bost egun ditu erabakitzeko, baina iturri juridikoek aurreratu dutenez, ebazpena epea bukatu baino lehen jakitera emango du.

  • Covid ziurtagiria. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Covid ziurtagiria. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak administrazio-auzietarako aretoari txostena igorri dio astelehen honetan. Gaueko aisialdiko lokaletara eta 50 mahai-lagun baino gehiagoko jatetxeetara sartzeko Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiria eskatzearen alde agertu da Fiskaltza txosnenean. Neurri egokia, beharrezkoa eta neurrizkoa dela uste du.

Fiskaltzako iturriek baieztatu dutenez, Ministerio Publikoa Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako helegitearen alde azaldu da. Irailaren 14ko Galiziako covid ziurtagiriaren 1112/21 epaia oinarri hartu du Fiskaltzak. Oraingoan, egokitasun, beharrizan eta proportzionaltasun baldintzak betetzen direla uste du.

Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri zuen, oniritzia lortzeko asmoz, EAEko Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiriaren aplikazioa atzera bota ondoren.

Fiskaltzaren erantzuna mahai gainean duela, orain Goreneko Hirugarren Aretoak bost egun ditu erabakitzeko, baina iturri juridikoek aurreratu dutenez, ebazpena epea bukatu baino lehen jakitera emango dute.

Orain, Auzitegi Goreneko Administrazio-auzietarako aretoak gaiari "lehentasuna" eman eta erabaki beharko du.

Errege-dekretuaren arabera, erabaki baino lehen, aretoak Ministerio Fiskalari iritzia eskatu behar zion -egin bezala- baita aldeei ere, "hiru egunen buruan alegazioak aurkeztu ahal izateko".

Ostalaritza eta gaueko aisialdi lokaletara sartzeko covid ziurtagiria eskatzeko baimena eta bermea eman zion Gorenak Galiziako Gobernuari iragan irailean.

Orduan, Xuntak Galiziako Auzitegia Nagusiaren aurkako ebazpenaren kontra jarritako errekurtsoa onartu zuen Administrazio-auzietarako aretoak. Galiziako Auzitegi Nagusiak neurriaren aplikazioa atzera bota zuen iragan abuztuan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;