Itxi

2021/12/07

12:33

Gizartea

Koronabirusa

Osasun Publikoko Batzordeak onespena eman dio 5 eta 11 urte bitarteko haurrak txertatzeari

O.P. | EITB Media

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du abenduaren 15ean hasiko dela Osakidetza 11 urteko haurrak txertatzen, eta hortik behera egingo dutela adinean, eskura dituzten txertoen arabera.

  • Zenbait herrialdetan 5 eta 11 urte bitarteko adingabeak txertatzen ari dira dagoeneko. EFE

    Zenbait herrialdetan 5 eta 11 urte bitarteko adingabeak txertatzen ari dira dagoeneko. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasun Publikoko Batzordeak bilera egin du astearte honetan, txertaketa estrategia zabaltzea aztertzeko, eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrei covid-19aren aurkako txertoa zabaltzea adostu du, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Osasun Publikoko Batzordeak autonomia-erkidego guztiek eta Osasun Ministerioak eratzen dute eta gaurko erabakia, Carolina Darias ministroak joan den astean Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren (CISNS) osteko prentsaurrekoan egin zuen iragarpenaren ondotik dator: abenduaren 13an adingabeei egokitutako 1,3 milioi dosi jasoko dituela Espainiak, eta beste 2,4 milioi urtarrileko lehen astean.

Dosiak autonomia-erkidegoei banatuko zaizkie, horietako bakoitzak dituen "haur kopuruaren arabera". Hego Euskal Herrian 192.000 adingabe daude, 5 eta 11 urte bitartekoak, 143.000 EAEn eta 49.000 Nafarroan.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, EAEn adingabeen txertaketa abenduaren 15ean hasiko da. 11 urtekoekin hasi eta hortik adinean jaisten joango dira, eskura dauden txerto kopuruaren arabera. Zenbait kontu zehaztea falta dira oraindik, hala nola dosien arteko tartea edo ikastetxeetan bertan txertatuko ote den. Sagarduik azaldu duenez, Osasun Batzordearen akordioaren xehetasunak eta EAEk jasoko duen dosi kopuru zehatza jakin ondoren, txertoaren estrategiaren berri emango du.

Edonola ere, Osakidetza txertaketa prozesuari "segurtasunez eta azkar" erantzuteko prest dagoela ziurtatu du Sagarduik.

Osasun ministroak esan du, hain zuzen ere, autonomia erkidego bakoitzak ezarriko duela hamabi urtetik beherakoei txertoa jartzeko "modalitatea" kanpaina datozen egunetan hasten denean, baina ez du argitu Gobernua dosiak ikastetxeetan jartzearen alde dagoen ala ez. Azpimarratu duenez, helburua da abenduaren 13an txertoak eskuragarri daudenean txertaketari ekiteko "baldintzarik onenetan" egotea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;