Gizartea -

Udalaren saria

Miren Agur Meabe, Alicia Rueda, Boni Garcia eta Fernando Querejeta Bilboko ospetsu izendatu dituzte

Idazleak, moda-diseinatzaileak, ostalariak eta industria ingeniariak abenduaren 15ean jasoko dituzte euren golardoak.

Miren Agur Meabe, artxiboko argazki batean. Argazkia: EITB Media
Miren Agur Meabe, artxiboko argazki batean.
Miren Agur Meabe, artxiboko argazki batean. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalak 2021eko Bilboko ospetsu izendatu ditu Miren Agur Meabe idazlea, Alicia Rueda moda-diseinatzailea, Boni Garcia de Loma-Osorio ostalaria eta Fernando Querejeta ingeniaria.

Urtero legez, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak iragarri ditu saridunak. Udalak urtero banatzen du sari hori, euren ibilbidearen bitartez hiriaren izen ona zabaltzen laguntzen duten pertsona edo erakundeei aintzatespena egiteko. 

Udalak ohar batean nabarmendu duenez, aurten aukeratutako lau pertsonak oso bestelako lanbideak dituzte, baina "beren bizitzak eta balioak Bilboganako maitasun eta pasioan murgilduta egon dira eta daude".

Miren Agur Meabe idazle, irakasle eta itzultzaile lekeitiarra saritu dute "bere talentu eta ibilbide profesionalagatik, zeini esker euskara eta euskarazko ekoizpen eta zabalkundea munduko literatura-unibertsoan dauden jada", Udalaren arabera.

Alicia Rueda moda-diseinatzailea, "bere borroka pertsonalean erakutsitako sendotasunagatik; eta, bere diseinuekin, Bilbo egiteagatik hainbat eta hainbat emakumeren ametsak egia bihurtzeko leku".

Fernando Querejeta industria-ingeniaria "bere enpresa-sen nekaezinagatik" saritu dute, eta "Bilbo nazioarteko ingeniaritzaren eta arkitekturaren epizentroan jartzeagatik".

Boni Garcia de Loma-Osorio Lago kafetegiaren laugarren belaunaldi eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen presidentea, berriz, "bere balioengatik; eta, jatorri 'botxero'a ahaztu gabe, Bilbo gizatiarrago eta solidarioagoa lortzeko erakutsitako ardura pertsonal eta profesionalagatik" saritu dute.

Abenduaren 15ean emango diete saria, 20:00etan, Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Moda Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Idazleak Enpresaburuak Tabernak