Gizartea -

Euri denboralea

49 urteko emakume bat hil da Sunbillan, euriteen erruz baserri bateko etxola gainera erorita

Euriteak luizia eragin du baserri ondoan eta etxola bat eraitsi, azpian harrapatuta gelditu da laguna. Auto barruan topatu du Foru Poliziak hilotza.

Luizia sunbillan (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa.
Luizia sunbillan (Nafarroa).
Sunbillan, 49 urteko emakume bat hil da, luiziak harrapatuta

1:26

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko emakume bat hil da Sunbillan, baserri bateko etxola gainera erorita. Euriteak luizia eragin du baserri ondoan eta etxola bat eraitsi du. Azpian harrapatuta gelditu da laguna.  Nafarroan euri denboralea eragin gehien izaten ari den udalerrietako bat da Sunbilla. 

Foru Poliziak jakinarazi duenez, 11:56an Elizondo patruila bat mobilizatu da pertsona hau bilatzeko helburuz. Auto barruan egon zitekeela uste zen eta halaxe izan da, poliziak iritsi direnean auto barruan topatu dute pertsona honen hilotza. 

Polizia Judizialaren esku gelditu da gertaeren ikerketa. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hondamendi naturalen biktimak Luiziak