Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizko Zaramaga auzoan, bikotekideari eraso egitea egotzita

Anbulantzia batek biktima artatu behar izan zuen erasoaren tokian bertan. 44 urteko gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuen Udaltzaingoak.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea eta hura iraintzea leporatuta. Anbulantzia batek emakumea artatu behar izan zuen lesioengatik.

Gasteizko Udalak astelehen honetan ohar batean jakinarazi duenez, gizona iragan larunbatean atxilotu zuten Zaramaga auzoko etxebizitza batean.

Biktimak erasoa eta irainak salatu zituen. Anbulantzia batek emakumea artatu behar izan zuen erasoaren tokian bertan.

44 urteko gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuen Udaltzaingoak, bikotekideari eraso egitea eta hura iraintzea egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa