Gizartea -

AP-15

AP-15 autobidea itxita egongo da gaur gauean Andoain eta Berastegi artean

Astelehen gaueko 21:00etatik astearte goizaldeko 05:00etara egongo da itxita, aglomeratua konpontzeko, luiziak kentzeko eta galiboen inguruan hesiak egokitzeko, besteak beste.

A-15erako sarrera itxita, Andoainen. EITBko artxiboko irudia.
A-15erako sarrera itxita, Andoainen. EITBko artxiboko irudia.
A-15erako sarrera itxita, Andoainen. EITBko artxiboko irudia.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mantentze lanak direla eta, gaur 21:00etatik hasi eta 05:00etara bitartean, AP-15 autobidea erabat itxiko da ibilgailu guztientzat, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez.  

Autobidean egin behar diren lanen artean daude aglomeratua konpontzea, luiziak kendu eta galiboen inguruan hesiak egokitzea, eta lan horiek egiteko, ezinbestekoa da trafikoa erabat etetea Andoain eta Berastegi artean, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Trafikoa modu honetan desbideratuko da: Andoainerako noranzkoan, mozketa AP-15-141 lotunetik egingo da, eta AP-15 errepidea erabiltzen dutenek Berastegiko lotunean irten, GI-2130 errepidetik Tolosaraino joan eta N-I errepidea hartu beharko dute.

Iruñerako noranzkoko mozketa Andoaingo Sorabillako AP-15-156 lotunetik egingo da, eta AP-15 errepideko erabiltzaileek biraketa egin beharko dute Sorabillako lotunean, N-I errepidean sartu eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosan eta Ibarran barrena; ondoren, AP-15 errepidera itzuli ahal izango dira Berastegiko lotunean. Ibilgailu astunek N-I errepidea erabiltzea gomendatzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-15 autobia Gipuzkoako Foru Aldundia Luiziak