Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekide ohia eta 11 hilabeteko alaba hil ditu Kantabrian
43 urteko gizona urruntzeko agindua zuen, eta dagoeneko atxilotu dute. Espainiako Estatuan, jadanik 41 emakume hil ditu indarkeria matxistak aurten, 2003tik 1.123.
Agentziak | EiTB Media
43 urteko gizon bat atxilotu dute Liaño de Villaescusan (Kantabria), 40 urteko bikotekide ohia eta 11 hilabeteko alaba hiltzea egotzita. Atxilotuak urruntzeko agindua zuen.
Guardia Zibilak emakumearen eta haurtxoaren gorpuak aurkitu ditu Liañoko etxebizitza batean, haien senideek Astilleroko kuartelean desagerpena salatu ondoren.
12:00ak aldera, Guardia Zibilak biktimaren bikotekide ohia, 43 urteko espainiarra, atxilotu du. Biktima babesteko urruntzeko agindua urratu du atxilotuak, Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Espainiako Estatuan, jadanik 41 emakume hil ditu indarkeria matxistak aurten, 2003tik 1.123.