Gizartea -
Eguberriak
Olentzero eta Mari Domingiren desfilea luzatuko du Gasteizko Udalak, jende pilaketak ekiditeko
Iparralde gizarte etxetik abiatuko da, ostiralean, abenduaren 24an, 18:00etan, eta ondoren, Legutianoko atetik, Frantzia kaletik eta Bake kaletik igaroko da, baita Ortiz de Zarate kaletik eta Florida kaletik ere.
Agentziak | EiTB Media
Gasteizko Udalak erabaki du Olentzero eta Mari Domingiren desfilea luzatzea, pandemiaren bilakaera kontuan izanda, jende pilaketak ekiditeko asmoz.
Iparralde gizarte etxetik abiatuko da, ostiralean, abenduaren 24an, 18:00etan, eta ondoren, Legutianoko atetik, Frantzia kaletik eta Bake kaletik igaroko da, baita Ortiz de Zarate kaletik eta Florida kaletik ere -hori da aurtengo berritasuna-. Florida eta San Antonio kaleen arteko bidegurutzean bukatuko da.
Hartara, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, Olentzero eta Mari Domingiren desfileak bi kilometro egingo ditu, aurreikusitako 1,3 kilometroen ordez.
Ibilbidea luzatzeak publikoa erosoago banatzea ahalbidetuko du, betiere segurtasun handiagoa izatea helburu.
Gasteizko Udalak ekitaldia ikusi nahi dutenei eskatu die jende pilaketak ekiditeko eta pertsona gutxien egon daitekeen lekuetara joateko, hala nola Ortiz de Zarate eta Florida kaleetara.
Desfilean dauden pertsonei une oro musukoa jantzita eramateko eskatuko diete antolatzaileek.