Gizartea -

GABONETAKO LOTERIA

Gabonetako zozketako bosgarren sarietako bik milioiak utzi dituzte Barakaldon eta Azkoitian

92052 eta 89109 zenbakiak dira. Lehen zenbakiko 60 serie Barakaldoko Arteagabeitia ikastetxera joan dira, eta Azkoitiako Kale Nagusian kokatuta dagoen administrazioak 89109ko 60 serie zituen esleituta.

Bosgarren sarietako bi, Barakaldora eta Azkoitiara
Bosgarren sarietako bi, Barakaldora eta Azkoitiara
Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako bat Barakaldon egokitu da

1:34

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko Gabonetako loteriaren bosgarren sariek zortea banatu dute Hego Euskal Herrian. Barakaldo eta Azkoitia izan dira sarituenak, baina ez dira bakarrak izan. Aurtengo zozketak Bilbon, Donostian edo Berrizen ere utzi du dirua.

92052 zenbakia izan da Gabonetako loteriaren Zozketa Bereziko zortzi bosgarren sarietako lehena, eta 60.000 euro eman dizkiote serieari. Zenbaki hori, besteak beste, Barakaldon (Bizkaia) saldu da, Isaac Peral kaleko saltokian.

Guztira 80 serie saldu dituzte, horietako 60 Barakaldoko Arteagabeitia Eskolan. Pozik hartu dute berria:

Alfredo, saritua: "Auzo langilea da eta primeran dator dirua"
Alfredo, saritua: "Auzo langilea da eta primeran dator dirua"
Alfredo, saritua: "Auzo langilea da eta primeran dator dirua"

2:10

10:00k pasatxoan bigarren bosgarren sari bat atera da, 70316 zenbakiduna (serieko 60.000 euroko saria). Zenbaki hori, baina, ez da Hego Euskal Herrian saldu. Orduebete geroago atera da goizeko hirugarren bosgarren saria, 26711 zenbakia. Oso banatuta egon den arren, serie bat Donostiako Narrika Kaleko administrazioan saldu dute.

24198 zenbakia bosgarren sarietako laugarrena izan da. Sari hau Alciantera joan da batez ere, eta 130 serie Benidormeko 1. administrazioan eta 18 Elxeko 6. administrazioan saldu dira. 69457 eta 89053 zenbakiak 12:30ak pasata atera dira eta horiek ere ez dute dirurik utzi gurean. Gabonetako loteriaren bosgarren saria San Pedro Alcantaran erori da osorik, eta, seigarrena, Balear Uharteetan.

34345 zenbakia, bosgarren saria, oso banatuta egon bada ere, Bilbon (Azcarreta administrazioan saldua) eta Berrizen ere saldu dute. 120 000 euro banatu ditu Bizkaiko hiriburuan eta Durangaldean.

Azken bosgarren saria, 89109 zenbakia, berriz, Azkoitira eta Bilbora joan da. Azkoitiko Administrazioak (Kale Nagusia 37) 89109ko 60 serie zituen esleituta, eta Bilboko Estatuko Apustuen eta Loterien lokalak (Urkixo zumarkalea, 52), berriz, serie bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bizkaia Barakaldo Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Loteria