Gizartea -

KORONABIRUSA

Lehendakariak ez du baztertzen Gabonen ostean murrizketak ezartzea, baina epaileen bermearekin

Iñigo Urkulluren ustez, ez litzateke eraginkorra izango beste autonomia erkidego batzuekiko erabaki "isolatuak" hartzea. Denis Itxasok, berriz, esan du lehendakariak neurri gehiago hartzen ez baditu ez dela eskumenik ez duelako, baizik eta EAE barruan ez dagoelako horretarako adostasunik.

Urkulluk adierazpenak egin ditu ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara iritsi denean
Urkulluk adierazpenak egin ditu ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara iritsi denean
Estatu osoan neurri amankomunak hartu ez izana deitoratu du Urkullu lehendakariak

1:33

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk ostegun honetan azpimarratu du ez duela baztertzen Gabonen ostean murrizketak bultzatzea, baina betiere auzitegien bermearekin. "Egunez egun neurriak bultzatzeko aukera aztertzen jarraituko dut, baina betiere segurtasun juridikoarekin, horretara behartuta baikaude", berretsi du lehendakariak.

Horrela, uko egin dio "oraingoz" covid-19aren hedapena geldiarazteko neurri berriak hartzeari Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), uste baitu ez dela "eraginkorra" beste autonomia erkidego batzuekiko erabaki "isolatuak" hartzea.

"Kontua ez da eskumen propioak iztea, sen ona izatea baizik. Badugu iazko esperientzia. Ezin dira neurriak jarri autonomia batzuetan eta ingurukoetan ez", adierazi du.

Urkulluk adierazpen horiek egin ditu Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara iritsi denean, atzo Presidenteen Konferentzian autonomia erkidego guztientzat neurri komunak hartzeko proposamenak arrakastarik izan ez ondoren, koronabirusaren seigarren olatuaren aurrerapena geldiarazteko.

Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zuen ez duela murrizketarik planteatuko gabonetan, eta familia-topaketetarako gomendioei heldu zien.

Nolanahi ere, Eusko Juarlaritzak pandemiaren bilakaera aztertzen jarraituko duela esan du, egunez egun, neurri berriak bultzatzea beharrezkoa balitz. "Egoera zailtzen bada, ez hemen bakarrik, baita Estatuan ere, neurriak proposatzen jarraituko dut", onartu du.

Urkulluk "erantzukizun indibidual eta kolektiboa" eskatu du, batez ere Gabonetako data hauei begira, eta prebentzio neurriak eta gomendioak betetzeko deia egin du.

Bestalde, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak ostegun honetan ETB1eko Egun on Euskadi saioan adierazi duenez, lehendakariak neurri gehiago hartzen ez baditu, ez da eskumenik ez duelako, baizik eta EAE barruan ez dagoelako adostasunik, eta alkateek olentzero eta erregeen desfileen inguruan hartzen dituzten erabakiei bakarrik erreparatu behar zaiela.

Denis Itxaso: "Jaurlaritzak ez badu bestelako neurririk hartzen, barruan adostasunik ez duelako da"
Denis Itxaso: "Jaurlaritzak ez badu bestelako neurririk hartzen, barruan adostasunik ez duelako da"
Denis Itxaso: "Jaurlaritzak ez badu bestelako neurririk hartzen, barruan adostasunik ez duelako da"

5:40

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa