Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil dute Eguberri egunean Elxen, buruan tiro bat jota

25 urteko emakume gaztearen gorpua abenduaren 25ean topatu zuten. Ikerketa zabaldu dute, eta genero indarkeria kasu bat da. Biktimaren bikotekidea bilatzen ari dira.

Emakume bat hil dute Eguberri egunean Elxen, buruan tiro bat jota. Argazkia: EFE
Emakume bat hil dute Eguberri egunean Elxen, buruan tiro bat jota. Argazkia: EFE
Emakume bat hil dute Eguberri egunean Elxen, buruan tiro bat jota. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten Eguberri egunean Elxen (Alacant). Buruan tiro bat zuen, ikerketako iturriek baieztatu dutenez.

25 urteko emakume gaztearen gorpua abenduaren 25ean topatu zuten, Las Provincias egunkariak aurreratu duenez.

Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du, eta genero indarkeria kasu bat da. Biktimaren bikotekidea bilatzen ari dira.

Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak jakitera eman duenez, emakumearen hilketaren inguruko datuak biltzen ari dira, eta indarkeria matxista baieztatu ondoren, 43. emakume hildakoa da 2021ean, 2003tik 1.125 hilketa.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Valentziako Erkidegoa