Itxi

2022/01/03

11:25

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon emakume bati sexu abusuak egiteagatik

Agentziak | EITB Media

Erasoa igande goizean jazo zen taberna batean. Erasotzailea epailearen esku utzi dute deklaratu ostean. Argitanek elkarretaratzea deitu du gaurko (19:00etan).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Barakaldon (Bizkaia) sexu-abusuengatik. Emakume bati ukituak egin zizkion ostalaritza lokal batean, Barakaldoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Agenteak 10:00ak aldera gerturatu ziren establezimendura, hainbat gizonen arteko liskarra piztu zela eta. Identifikatzen zituzten bitartean, emakume batek salatu zuen gizon horietako batek ukituak egin zizkiola.

Antza denez, liskarra gizonak emakumeari egindako ukituengatik hasi zen. Atxilotua polizia-etxera eraman, eta ondoren, epailearen esku utzi zuten. Atxilotuaren lagun bat ere identifikatu dute borrokan parte hartzeagatik.

Elkarretaratzea salatzeko

Argitan emakumeentzako aholku-etxeak elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etan, Barakaldoko Herriko Plazan azken sexu-abusuen kasua salatzeko. Protesta "Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean egingo dute, Argitanek azaldu duen arabera. Asteburuko sexu-abusuen kasua salatzeko kontzentrazioa, aurrekoa egin eta "soilik aste batera" deitu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;