Gizartea -

Koronabirusa

12 urtetik gorako herritarren % 41,9k hirugarren dosia jaso dute dagoeneko Euskadin

5-11 adin tartera bideratutako txerto pediatrikoaren kasuan, EAEk jasotako 60.000 dosien % 84,5 eman dituzte. 5 eta 11 urte arteko adingabeei emandako 50.690 txertoetatik 6.004 dosi bakarrekoak izan dira.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik covid-19aren aurkako 759.927 hirugarren dosi eman ditu oraingoz. Honenbestez, 12 urtetik gorako biztanleen % 41,9k jaso dute dagoeneko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duen azken txertaketa txostenaren arabera, guztira, covid-19aren kontrako 4.160.443 txerto eman dituzte, lehen eta bigarren dosiak barne, baita dosi bakarrekoak eta hirugarren dosiak ere.

Horrela, gutxienez dosi bat hartu dute 1.836.464 pertsonak, eta 1.814.088k immunizazio osoa jaso dute.

5-11 adin tartera bideratutako txerto pediatrikoaren kasuan, EAEk jasotako 60.000 dosien % 84,5 banatu dituzte. 5 eta 11 urte arteko adingabeei emandako 50.690 txertoetatik 6.004 dosi bakarrekoak izan dira.

Hirugarren dosiari dagokionez, oraingoz 30.538 hirugarren dosi jaso dituzte 90 urtetik gorakoek (% 95,9), 112.379 jaso dituzte 80-89 adin tartekoek (% 92,9), 194.247 70-79 tartekoek (% 93,2), 217.678 60-69 adin tartekoek (% 80) eta 60 urtetik beherako 205.085ek (% 17,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak