Gizartea -

KORONABIRUSA

5 eta 11 urte bitarteko hiru haurretik batek txertoaren dosi bat jaso du EAEn

Osakidetzak 46.490 txerto pediatriko eta 726.795 errefortzu dosi jarri ditu. 12 urtetik gorakoen % 39k jaso dute errefortzu dosiren bat.

Mutiko bat koronabirusaren kontrako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Mutiko bat koronabirusaren kontrako txertoa hartzen
Mutiko bat koronabirusaren kontrako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 5-11 urtekoak txertatzen jarraitzen du eta dagoeneko hiru haurretik batek (% 32) gutxienez txertoaren dosi bat jaso dute, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur zabaldu duen txertaketari buruzko buletinaren arabera. Orain arte, Osakidetzak 46.490 txerto pediatriko jarri ditu, eta % 3,8k koronabirusaren aurkako txertoaren pauta osoa dute.

Azken egunetan, koxka bat egin du gora haurren txertaketa kanpainak. Hiru egunetan, 11.284 txerto jarri ditu Osakidetzak. Dagoeneko haurren % 32k jaso dute lehen dosia, eta astelehenerako guztien % 24,3k jasota zuten. Haurren kanpaina hasi zenetik, 46.490 txerto jarri dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gainerako adin tarteetan ez da aparteko gorabeherarik izan. 20 eta 39 urte bitarteko helduen artean, dosi bat edo biak jaso dituztenak guztien % 90 baino gutxiago dira.

Bestalde, Osakidetzak dagoeneko 726.795 errefortzu dosi jarri ditu. 12 urtetik gorakoen % 39k hartu dute horrelako dosiren bat. 

Guztira, EAEn 4.124.267 txerto jarri dituzte: 1.834.873 pertsonak jaso dute txerto bat gutxienez, eta 1.812.196k dute jada pauta osoa.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Txertoak albisteak Koronabirusa olatu berria