Gizartea -

Indarkeria matxista

31 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita

Lehen atxiloketa abenduaren 31n egin zuten landa-eremuan, Arabako hiriburuaren mendebaldean. Bigarrena urtarrilaren 1ean atxilotu zuten, Koroatzearen auzoan.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, genero indarkeria delituak leporatuta, bikotekideei eraso egitea egotzita, hain zuzen ere.

Aurreneko atxiloketa abenduaren 31n egin zuen Udaltzaingoak. 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bere etxean, landa-eremuan, Arabako hiriburuaren mendebaldean, Udalak ohar batean astelehen honetan azaldu duenez.

Bestalde, 28 urteko gizon bat urtarrilaren 1ean atxilotu zuten Koroatzearen auzoko etxebizitza batean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa