Itxi

2022/01/04

14:52

Gizartea

SAGARDOTEGI GARAIA

Amak taldeak irekiko du aurten txotx denboraldia Astigarragan, urtarrilaren 12an

EITB MEDIA

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 12an XXIX. Sagardo Berriaren Eguna 2022 ospatuko da Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.

  • Amak taldea. Irudia: Arri Studioa

    Amak taldea. Irudia: Arri Studioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amak musika taldeak irekiko du Gipuzkoako txotx denboraldia urtarrilaren 12an Astigarragako Gurutzeta sagardotegian, Sagardoaren Lurraldea Partzuergoak jakinarazi duenez. "Gure sagardo berria" esanez emango diote hasiera taldekideek denboraldiari XXIX. Sagardo Berriaren Egunean.

Tradizioz, 'Txotx' aren irekiera eta sagardo berriaren aurkezpen ekitaldia urtarrileko bigarren astean egin ohi da. Iaz, ordea, covid-aren ondorioz, otsailean hasi zen denboraldia, eta pandemiak markatu zuen.

Amak taldea Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok osatzen dute, eta trikia, panderoa eta ahotsa uztartzen dituzte.

Aurreko urteetan protagonista izan ziren...

1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;