Publizitatea
Itxi

2021/03/25

10:44

Ekonomia

GIPUZKOA

Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da

EITB MEDIA

Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.

  • 2021eko sagardotegien denboraldia hasi da

    2021eko sagardotegien denboraldia hasi da. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoako sagardo-denboraldiak aurtengo uzta eskasa —aurreko ekitaldikoaren herena— eta pandemiagatik ezarritako neurriak izango ditu protagonista. Murrizketa horiek sagardoa pitxerretik hartzera behartuko dute, eta ez zuzenean kupelatik, ohikoa den bezala.

Sagardoaren Lurraldeak asteazken honetan aurkeztu du sagardo denboraldia, Astigarragan, eta ETBko "A Bocados" saioko Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriela Uriarte nutrizionista gonbidatu ditu. Ekitaldian, besteak beste, Xabier Urdangarin Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko presidentea eta Javier Hurtado Turismo sailburua izan dira.

2020ko uztaren ondorioz, zortzi milioi litro sagardo egin dira, horietatik bi milioi inguru sagar autoktonoak erabiliz. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak 48 sagardotegik egindako 1,2 milioi litro egiaztatu ditu guztira; Gipuzkoako 42k, Bizkaiko 4k eta Arabako 2k.

Sagardoaren uzta txikiagoa izan arren, Sagardoaren Lurraldearen arabera, sagardoak "izaera eta gorputz handia" du. Sagardo horia da, fruta ukituak ditu, "ahoan txinparta fin eta biribila du" eta "konplexutasun eta bilakaera gaitasun handia".

Sagar ekoizpena 2019koa baino nabarmen txikiagoa izan da, udako lehortearen, eguzki kolpeen eta carpocapsak eragindako kalteen ondorioz; gainera, sail askotan fruituen kalibrea beste kanpaina batzuetan baino txikiagoa izan da.

Pitxerrean zerbitzatuko da

Urdangarinen arabera, pandemiak markatutako sagardotegien denboraldi ezohiko honetan, "atzera begiratu eta tradizio batzuk berreskuratzea erabaki dugu"; izan ere, azaldu duenez, garai batean Donostiako herritar asko joaten zen Astigarragara eta eskualdera, bertan sagardoa edalontzi eta pitxerretan dastatzera.

Horrela, pitxerra erabiliko da berriro sagardoa zerbitzatzeko, mahaikide guztiak eserita egoteko, covid-19aren hedapena gelditzeko ezarritako mugak betez.

Bestalde, Turismo sailburuaren ustez, pandemia dela eta, "bertako bisitariek sagardotegien esperientzia gastronomiko eta kulturalaz gozatzeko unea da". "Jarduera horrek, gainera, tokiko garapenari laguntzen dio, onura ekonomikoak ingurune hurbilenera itzultzen baitira, hartzen duten lurralde eta eskualdeetara", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena