Itxi

2022/01/04

16:43

Gizartea

Koronabirusa

Umeen txertaketari bultzada berria emateko, 36.000 dosi gehiago heldu dira Euskadira

EiTB Media

Gurasoak seme-alabak txertatzeko deiari "ongi erantzuten" ari direla uste du Sagarduik. Azpimarratu duenez, aurreneko dosia lehenbailehen jasotzeak bigarren dosia aurreratuko du, "babesturik egon ahal izateko".

  • EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, Osakidetzak 36.000 dosi jaso zituen iragan astelehenean, 5 eta 11 urte arteko umeak txertatzeko. Gurasoak seme-alabak txertatzera animatu ditu, "eskolara buelta hobea izaten lagunduko baitu".

Osakidetzak 5-11 urteko adingabe guztiei zabaldu zizkien hitzorduak iragan astean. EiTB Mediak jakin ahal izan duenez, datorren astelehenean beste 36.000 dosi iritsiko dira Euskal Autonomia Erkidegora.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, gurasoak seme-alabak txertatzeko deiari "ongi erantzuten" ari direla uste du Osasun sailburuak.

5-11 adin tartea immunizatzeko 36.000 txerto inguru jaso dituztela esan du Sagarduik. Horregatik, gurasoak agenda pediatrikoetan hitzordua eskatzera animatu ditu.

Azpimarratu duenez, aurreneko dosia lehenbailehen jasotzeak bigarren dosia aurreratuko du, "babesturik egon ahal izateko". Sailburuaren ahotan, "itzulera hobea izaten lagunduko du".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;