Gizartea -
satelite argazkia
Euskal kostaldea, espaziotik ikusita
Copernicus behaketa programak satelite bidez ateratako zenbait argazki zabaldu ditu. Horietako batzuetan, euskal kostaldea eta Bilbo dira protagonista.
i.l.k. | eitb media
Espaziotik ateratako irudiak zabaldu ditu Europar Batasunaren Copernicus Lurraren Behaketarako Programak, eta Euskal Herriko zenbait argazki, tartean.
Lur planetaren eta ingurumenaren behaketa lana egiten du Copernicusek. Satelite bidezkoak izaten dira lan horietako asko, eta oraingoan Europako txoko desberdinen argazkiak atera dituzte.
Horietako batean euskal kostaldea dugu ikusgai. Kantauri Itsasoak marrazten duen lerroa jarraituta ikus daitezke Zarautz, Orio, Donostia, Pasaia, Hondarribia, Hendaia, Donibane Lohitzune eta Biarritz.
Gainera, Bilboko hirigunearen eta inguruaren argazki bat ere zabaldu dute.