Itxi

2022/01/11

19:05

Gizartea

Koronabirusa

MOEren arabera, omikronek Europako herritarren % 50 kutsatuko ditu 6-8 astean

Agentziak | EiTB Media

Europan 7 milioi covid-19 kasu berri baino gehiago baieztatu dituzte 2022ko lehen astean, bi asteko epean bikoitza baino gehiago.

1:14
Covida Europan
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datozen 6-8 asteetan Europako biztanleriaren % 50 baino gehiago omikron aldaerarekin kutsatuko dela aurreikusi du IHME Institutuak, Hans Kluge Munduko Osasun Erakundearen (MOE) Europako zuzendariak ohartarazi duenez.

Klugek jakitera eman duenez, Europan 7 milioi covid-19 kasu berri baino gehiago baieztatu dituzte 2022ko lehen astean, bi asteko epean bikoitza baino gehiago.

Biztanleriaren % 1 baino gehiago covid-19arekin kutsatzen dela jakinarazi dute 26 estatuk.

Gainera, Europako eta Asia erdialdeko 53 herrialdeetatik 50ek omikron kasuak baieztatu dituzte dagoeneko.

"Europako mendebaldean birus nagusia bihurtzen ari da oso azkar, eta orain Balkanetara hedatzen ari da", ohartarazi du MOEren Europako zuzendariak.

MOEren agintariak errepikatu duenez, omikron aldaera eskualdea "astintzen" ari den "tsunami" berri bat da, eta 2021eko amaieratik herrialde guztiak kudeatzen ari ziren Delta olatuari gehitu behar zaio.

Guztiarekin, hilkortasun tasari dagokionez, Klugek azpimarratu du "egonkor mantentzen" dela, baina intzidentzia altua duten herrialdeetan handiagoa dela, "txertaketa onarpen txikiago batekin lotuta".

Horregatik, orain arte onartutako txertoek gaixotasun larriaren eta heriotzaren aurrean babes ona ematen jarraitzen dutela errepikatu du Klugek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;