Itxi

2022/01/14

06:41

Gizartea

IPAR EUSKAL HERRIA

Hezkuntzako grebak lehen emaitzak utzi ditu eta Frantziako Gobernuak eta sindikatuek akordioa lortu dute

Onintza Aiestaran | EITB Media

Irakasleen sindikatuen ordezkariak lehen ministroarekin eta Osasun eta Hezkuntza ministroekin bildu dira bart, eta, besteak beste, aldi baterako 3.300 irakasle eta milaka laguntzaile kontratatzea eta ikastetxeetan FFP2 maskarak banatzea adostu dute.

  • Baionako Rene Cassin lizeoa

    Baionako Rene Cassin lizeoa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan jarraipen zabala izan zuen grebak lehen ondorioak izan ditu. Izan ere, irakasleen sindikatuen ordezkariak lehen ministroarekin eta Osasun eta Hezkuntza ministroekin bildu dira bart, eta, besteak beste, aldi baterako 3.300 irakasle eta milaka laguntzaile kontratatzea eta ikastetxeetan FFP2 maskarak banatzea (5 milioi guztira) adostu dute. Halaber, karbono dioxidoa (CO2) neurtzeko gailuak jartzeko dirua jasoko dute udalek.

Irakasleek ikasturte hasieratik zituzten eskarietako batzuei erantzun die Gobernu frantziarrak. Atzo arratsaldeko bileraren amaieran Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak azaldu zuenez, aurrerantzean Hezkuntza protokoloaren komunikazioa zainduko dute (astebetean hiru aldiz aldatu dute protokoloa). Sindikatuak pozik irten ziren bileratik, baina zuhurtziaz hitz egin zuten adostutakoa betetzen dela ikusi arte. 

Blanquer ministroak azpimarratu duenez, FFP2 maskarak ez daude herritar guztientzat gomendatuta, baina 5 milioi bidaliko dituzte eskoletara. Besteak beste, arriskua duten irakasleen artean, Lehen Hezkuntzakoen artean edota desgaitasunak dituzten ikasleekin lan egiten dituztenen artean banatuko dituzte.

Unibertsitatera sartzeko azterketak eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako ebaluazioak bertan behera utzi ala ez aztertuko du Frantziako Gobernuak, irakasleek eskatu bezala.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;