Itxi

2022/01/13

14:45

Gizartea

IPAR EUSKAL HERRIA

Jarraipen zabala izan du Irakaskuntzako grebak eta manifestazio jendetsua egin dute Baionan

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Sindikatuen arabera, % 80ko jarraipena izan du grebak Lehen Hezkuntzan, eskolen % 80 itxirik egon baitira Ipar Euskal Herrian. Administraziotik, baina, Bordeleko Errektoretzak esan du jarraipena % 32koa izan dela Akitania eskualdean.

1:17
Manifestazioa Baionan
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Euskal Herrian gutxienez ikastetxeen erdietan ez dituzte gaur eskolak eman covid-19 protokoloaren aurkako greba egunean. Lehen Hezkuntzan izan du protestak bereziki eragina. 1.000 irakasle baino gehiago atera dira Baionako karriketara covid-19aren protokoloa betetzea ezinezkoa dela salatzeko.

Sindikatuen arabera, % 80ko jarraipena izan du grebak Lehen ezkuntzan, eskolen % 80 itxirik egon baitira Ipar Euskal Herrian. Administraziotik, baina, Bordeleko Errektoretzak esan du jarraipena % 32koa izan dela Akitania eskualdean.

Ikastetxe askok ateak itxi dituzte, eta, hori dela eta, udalek gutxieneko zerbitzuak ezarri behar izan dituzte itxitako eskoletako ikasleei eskolak emateko. Ikastetxe publikoez eta ikastolez gain, eskola pribatu katolikoak ere batu dira grebara.

Baionan jende ugari bildu da goizeko 11:00etan egin den manifestazioan, eta irakasleak haserre agertu dira. Egoera zail honen aurrean, kudeaketan debora larregi pasatzen dutela azaldu dute, eta hori ez dela beraien zeregina, ikasleekin egotea baizik. Osasun protokolo argi bat eskatu dute, eta egindakoa berreikustea; izan ere, hirutan aldatu dute astebetean protokoloa.

Horrez gainera, testen ardura Hezkuntzaren eta familien esku utzi baino, horren ardura Osasun alorraren dagokiola azaldu dute, eta, batez ere, irakasle gehiago kontratatzea eskatu dute.

Frantziar estatu osoan dute gaur greba eguna Hezkuntzak deituta. Protokolo zorrotzagoak eta errespetua eskatzen dizkiote Hezkuntza ministroari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;